ONGI ETORRIAK!!!
Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.

2011/11/02

Jolas heuristikoa

Jolas Heuristikoa, 0-3ko eskolan garatzen da, 12 hilabetetik 20-24 hilabeteetara
hain zuzen ere. Talde txikian egiteko jolasa da. Haurren bapateko ekintzak erabiltzen
dira jolasean. Era berean, pentsamendua, hizkuntza, erlazio pertsonalak eta haurren
ekintzak estrukturatzen laguntzen du. Bi fase ditu: lehendabizikoan, haurrek materiala
aztertzen dute eta objektu batzuk besteekin konbinatzen dituzte. Bigarrenean aldiz,
hezitzaileak gidaturik eta era antolatu batean, haurrek materiala jasotzen dute. Hala
eta guztiz ere, aipatu behar da jolas heuristikoak ez dituela normalean eskolan egiten
diren gainontzeko ekintzak alde batera uzten.
Materiala: hiru material mota daude, objektuak, edukiontziak eta poltsak.
Erabilera ludiko jakin bat ez duten objektuak erabiltzen dira, baina elkarren artean
konbinatzeko errezak direnak: naturatik jasotakoak, etxean, dendetan e.a.-etan
bilatutakoak, jokuarentzat espreski eginak edo erositakoak. Zenbat eta aukera
zabalagoa izan, orduan eta konbinazio handiagoak eskeini ahal izango dira.
Edukiontziak bere barnean edozein gauza gordetzeko prestatuak egon behar
dira: edukiera sakona, gogorrak eta haurrek errez erabiltzeko prestatuak.
Poltsak telazkoak izango dira eta irekigunea josita egotea komenigarria da
identifikatzeko errazagoa suerta dadin. Poltsek bi funtzio nagusi izango dituzte: jolas
materialak txukun gordeta izateko eta jokuak irauten duen bitartean, materialak jaso
ahal izateko.

Sesio baten garapena: sesio bakoitzaren hasieran, irakasleak jokua garatuko
den gela prestatuko du; erabiliko ez den material guztia alde batera utzi eta jolas
heuristikoan beharrezko izango den espazioa sortuko du. Hiru edo lau objektu mota
aukeratuko ditu. Poltsetatik objektu mota bakoitzeko unitateak atera eta edukiontziak
prestatuko ditu. Gelako lurrean, distantzi berdinera dauden bost puntu ezberdinetan
edukiontziak kokatuko ditu. Beste tokietan aukeratutako objektuak utziko ditu, poltsak
jaso egingo dituelarik.

Hezitzaileak haurraren garapenaren kontrola eraman behar du, hori
behaketaren eta apunteen laguntzaz egingo du. Lasaitasunez behatu behar du haurren
ekintza eta honen bidez taldearen ikuspegi globalaren ideia atera dezake. Bera gelako
aulki batean eseriko da, non hau, estrategikoki kokatua egongo den gelako ikuspuntu
osoa hartzen duena eta, haurrek ere bera ikusteko arazorik izango ez dutena. Al duen
gutxien mugituko da, beharrezko kasuetan salbu. Behatzailearen rola hartuko du
haurrak konturatu gabe noski, eta segurtasuna emango du bere presentziarekin soilik.
Hezitzaileak zer behatu behar duen jakin beharra du, horregatik puntu edo
pauta batzuk kontutan izan behar ditu hala nola,
- kontzentraziorako kapazitatea,
- jolasean parte hartzen duen,
- materialak nahasten dituen edota aspertzen den,
- jasotzeko garaian parte hartzen duen ,
- iniziatiba duen,
- jolaserako giro lasaia eta isilezkoa mantentzen duen,
- beste haurren presentzia onartu eta errespetatzen duen.
- ...
Haurrak askatasun osoz ariko dira objektuekin jardunean, aztertzen eta
bakoitzak bere modura konbinatzen. Ondoren, gerta daitezkeen ekintza batzuk
aipatuko ditut:
ireki-itxi…
sartu-atera…
gehitu,pilatu…
jaurtiki…
banatu…
kolpatu…
itsasi…
biratu arazi…
poteari dagokion tapa aurkitu…
etab.
Bigarren zatian, objektuak jasotzen dira. Haurrek lurrean dauden objektuak hartu
eta bakoitza dagokion poltsan sartuko dituzte irakaslearen laguntzaz. Atal honetan,
helduen lana da haurren zereginaren nondik norakoa bideratzea. Haurren
mugikortasuna lantzen du, objektu gehienetarako toki batetik bestera joateko ekintza
burutu beharko baita. Pentsamendua estrukturatzen lagunduko die objektu bakoitza
dagokion poltsan sartzeko sailkatzen dituztenean. Hasierako zatian ez bezala, non
helduak begirale ixilaren rola betetzen zuen, oraingoan bere hitzek haurren ekintzak
zuzenduko ditu.
Familiaren laguntza eta inplikazioa ere garrantzitsua dela azpimarratu behar
dugu bai materiala lortzeko garaian, bai ideia berriak emateko garaian ere.
Hezitzaileok gonbidapena luzatuko genieke.
Saio hauek astean bi aldiz egitea komenigarria litzateke eta 20-30 minutuko
iraupena izango dute. Iraupena malgua izango da, haurren jarreraren arabera. Haurrak
aspertzen hasten badira edota interesa galdu dutela jabetu bagara, saioa bukatutzat
emango dugu. Gustura ari badira aldiz, pixka bat luzatu daitezke baina, jasotzerako
orduan ere gustura arituko direla ziurtatuz.

Teoria hau guztia alde batera utziaz eta praktikan pixka batean murgilduz, zera
aipatu behar da, haurrei eskeintzen dizkiegun materialak funtsezko garrantzia dutela.
Hau da, kontutan izan behar dugu zein material eskeintzen dizkiegun, berauek egokiak
diren, kopuruak nahikoa diren, ditugun helburuak lortzeko bat datozen...
Jolas honekin hartueman gehiago izan dudanean “arazotxo” batetaz ohartu
naiz: hasiera batean haurrei jolas hau aurkezten diezunean, oso arretatsu eta
kontzentratuta egoten direla, dena berria baita beraientzat. Baina denbora iragan ahala
zeraz konturatzen zara, haurrak aspertzera iritsi daitezkeela beti material berdina
manipulatzeaz edo esperimentatzeaz. Beraz, maiztasun batez materialak aldatu egin
behar dira, haurrak aspertzen hasiak direlako, motibaziorik sortzen ez dielako edota
interesa beste leku batean jarria dutelako...

Aurreko argazkietan ikusten den bezala, batzuetan haurrak ez dute eskeinitako
materialarekin interes handirik agertzen, hau aspertzearen seinale garbi bat izan
daiteke. Beraz, beste aukeren bila joaten dira, txirristara, sukalde txokora; gertatu ohi
izan da ere haurrek beste nonbait izatea euren interesa une horretan. Adibide bat
jartzearren, azkeneko argazkian argi ikusten da egun horretako kazkabarra saioak,
normala den bezala, askoz ere interes handiagoa zuela jolas heuristikoak baino....
honekin zera esan nahi dut, badaudela egoera batzuk kontrolaezinak direnak, ez
daudenak hezitzailearen esku, beraz, normala den bezala, beti ere ez da batek nahi
lukeen bezain ongi ateratzen jolasa hau, haurrei arreta beste zerbaitek edo norbaitek
sortarazten dienean behintzat.
Manipulatzeaz aspertu diren egoeren aurrean soluziorik onena materialaren
aldaketa da, interes berriak piztea, esperientzi berriak eskeintzea...
Gerta daiteke ere haur batzuei material mota batek bere textura edo taktua,
itxura, ... e.a-engaitik ez erakartzea, adibidez Telmok ez du inoiz zapiekin jolasten,
seguruenik ez zaio taktua gustatzen...
Hala eta guztiz ere garrantzitsua da jolasa noiz amaitu behar den jakitea.
Haurrei ez zaie sekulan jolas honetara jolastea behartu behar, beraz, taldea oso
motibatuta ez dagoenean, bigarren fasera pasatzea komenigarria da, hau da, material
bakoitza bere zakuan jasotzearena. Geroz eta arrakasta gutxiago baldin badu jolasak
astean bi egunetan burutu ordez, astean behin burutzera pasa beharko litzatekeela
uste dut.

Bideo interesgarriak

2011/10/29

JOLAS MOTAK

Hainbat eratan sailkatu daitezke jolasak, adinaren arabera, aplikatzen diren egoeraren arabera, lortu nahi den helburuaren arabera... Nire ustez oso garrantzitsua eta erabilgarria da hezitzaileentzako jakitea egoera bakoitzean ze jolas erabili daitekeen talde guztiak ez direlako berdinak eta horri egokitu beharra da. Horretarako jolas mota ugari aurkitu daitezke.

Aplikatu nahi den egoeraren arabera jolas mota ezberdinak daude:

1.
Aurkezpen eta ezagupen jolasak: Hauek talde batean umeak ezagutzen ez direnean egiten dira, hauek jolas moduan aurkeztuko dira haien buruak aurkezteko eta elkar ezagutzeko. Era horretan, beste umeak haien izena, zaletasunak eta bestelako gauzak ezagutu dezakete.
 

2. Baieztapen jolasak: Hauek bakoitzaren nortasuna taldean finkatzeko egiten dira.

3. Konfidantza jolasak: Jolas hauek, hitzak esaten duen bezala, besteengan konfidantza sortzeko edo handitzeko aproposak dira.

4. Komunikazio jolasak: Jolas hauek gorputz komunikazioa lantzeko egiten dira., oso garrantzitsua baita adierazpen korporala. Adibidez, mimikaren bidez jolasen bat egin daiteke.

5. Kooperazio jolasak: Jolas hauetan taldeak helburu zehatz bat du eta guztiontzako berdina izango da, taldeak ahalegin guztiak ipini beharko ditu helburu hori lortzeko.

6. Arazoen jolasak: Taldeak arazo bat konpondu beharko du.

7. Distentzio jolasak: Jolas hauek energia askatzeko egokiak dira. Horregatik, umeen artean arazoren bat dagoenean edo giro txarranabaritzen denean jolas hauek oso aproposak izaten dira.

JOLASAREN BALIOA PEDAGOGIAN

JOLASA ETA HEZKUNTZA FISIKOA


Jolasak hezkuntzarako duen balioa pertsonaren garapen integrala zenbateraino laguntzen duen begiratuz neur daiteke.


Unibertsala da jolasak haurrengan duen zirrara eta pertsonalitatea garatzeko eskaintzen duen laguntza.


Jolasaren balio pedagogikoaren oinarria, bat-batekoak eta inkontzienteak diren mugimenduak eginez, haurrak gorputz-heziketa jasotzean datza; horrez gain, funtzio psikikoen orekatzaile eta suspergarria da. Jolasaren helburuek, gainera, funtzio organiko, intelektuan eta moralen garapenari erantzuten diote. Esaterako, jolasak indarra, malgutasuna, iraupena, oreka eta beste zenbait jartzen ditu jokoan; adimenaren aldetik, berriz, behaketa, arreta, memoria, irudimena eta adimenaren beste zenbait alde; horrez gain, begirunea, adiskidetasuna, kiroltasuna eta horien antzeko koalitate moralak hezitzen ditu.


Jolasaren bilakaerak haurraren gaitasunekin bat joan behar du. Lehen aroan jolas libreak du nagusitasuna: jolas mota honek ez du araurik edo mugarik eta haurraren ekimena indartuko du; ondoren, jolas gidatuago eta konplexuagoen sasoia dator, haurrak bete behar dituen arauak eta eskakizun fisiko handiagoak dituzten jolasena; azkenik, arau eta kodifikazio aldetik konplexuak diren jolasak datoz, gerora kirolean izango direnen antzeko arauekin.

JOLASEN GARRANTZIA


 JOLASA, HAURRAREN GARAPENERAKO TRESNA

Helduen ustez, jolasa elementu oso garrantzitsua da haurraren garapenean. Jolasa haurraren gorputz hazkuntdean elementu oso inportante bat da. Haurrak mugimenduekin, bere giharra eta gainontzekoak martxan jartzen ditu. Honez gain, errealaren kontzientzia hartzen doa, ekintzan inplikatzen da eta arrazonamendu eta ezaguerak lantzen doa.


Jolasa ezin da hezkuntzatik aldendu, horrek garapenerako tresna baliagarri bat baztertzea suposatuko lukelako. Horregatik, hezitzaileak ziurtatu behar du umearen jarduera bere heziketa eta ikasketa-prozesurako bide nagusia dela, izan ere ekintza eta saiakuntzaren bidez haien interesak eta motibazioak adierazi ditzakete; gainera objetu, harreman...eta abarren propietateak aurkitu ahal dituzte.


Beraz, jolasek gauzak aurkitzen eta esperimentatzen laguntzen dute. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, objetuak edo jostailuak manipulatuz, euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da. Baita pensamendua ordenatzen ere laguntzen digu jolasak. Haurra denboran kokatzen da, espazioaren nozioak jasotzen ditu, bere hipotesi propioak frogatzen ditu eta bere ezagutza lantzen doa.


Orduan, hezitzailearen papera jarduera eta esperientzien burutzapena erreztea izango da. Haurren motibazioa, interesak eta beharrak kontutan izanda; eta horrela haien garapen eta ikasketetan lagunduko die.
Jolasak ondoko ezaugarri hauek ditu:
  • Librea. Ezin da inor jolasean parte hartzera behartu, jolasak bere izaera galduko ez badu.
  • Mugatua. Aldez aurretik zehazturiko mugak ditu espazio eta denbora aldetik.
  • Arautua. Jolaseko arauek azabatu egiten dituzte, denbora baterako, bizitza arrunteko legeak, eta berak bihurtzen dira jolasak dirauen bitartean lege bakar.
  • Baliabide sortzaile bat da, bai zentzu fisikoan (garapen sensoriala, motorra, muskularra, koordinazio psikomotriza) zein mentalean, umea bere gaparanean zehar bere imaginazio, originaltasun eta asmatzeko gaitasunak lantzen doa.
  • Giza balorea du, laguntzeko eta kooperatzeko ohiturak sortzen ditu; egoera errealetara eramaten ditu eta beraz, munduaren ideia edo ezagupen erreal bat erakusten die.
  • Adierazpen afektibo ebolutiborako bide bat da. Horregatik bai psikologoak zein hezitzaileak erabilitako tresna da.
  • Ikasketa-prozesua erraztu dezakeen tresna da.

2011/10/24

Jolasen ezaugarriak

Ikertzaile gehienek hainbat ezaugarri nagusiak jasotzen dituzte, ondorengo lerroetan aipatuko ditut.


1.-Jolasa librea da.


2.-Jolasak plazerra sortzen du.


3.-Jolasak aktibitatea dakar.


4.-Jolasa jaiotzen garenetik ematen da, eta haurtzaroaren berezko aktibitate bezala identifikatzen dugu.


5.-Jolasaren plazerra jardueran bertan datza eta ez emaitzetan.


6.-Jolasak ekintzak organizatzen ditu era propio eta espezifiko batean.


7.-Jolasaren bitartez errealitatearekiko interakzioa ematen da.


8.-Jolasak, estrategiak konpontzeko garapena bultzatzen du.


9.-Jolasak sozializazioa laguntzen du.


10.-Jostailuak eta material ludikoak ez dira behar-beharrezkoak.


11.-Jolasak denboran eta espazioan mugatutak daude.


12.-Jolasa baliabide osomotibatzailea da.

Zer da jolasa?

Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.

Zaila da jolasa zer den definitzea, baina jolas portaerak halakoak ez direnetatik ezberdintzeko aukera ematen duten elemantu bautzok aipa daitezke:
-Jolasa era askean eta berez sortzen da, jolasetatik at dauden interesen edo pertsonen eraginik gabe.

-Gozamena eragiten du berez. Ametsetan antzeko funtzioa betezen du, nahiak gauzatzeko mekanismo bezala.


-Jolas portaerak antolaketa berezia dauka, ez dago ezaugarri erasokorrik, aurpegi irribartsuak, mugimendu zehatzak.


-Poztasuna gauzatze berak eragiten du. Lotura dauka instituzko mekanismoekin, ikasi behar ez diren arauen araberakoa, berez sortzen direnen araberakoa dela dirudielako.


-Jolasa pertsonak jardueraren aurrean duen barne jardueraren arabera definitzen da, eta ez kanpoko jarduera edo errealitatearen arabera.


Umeek, jolasaren bidez, zentzuak (ukimena, ikusmena, entzumena,...) garatzen dituzte, pertsonak ezagutzen ikasten dute, besteekiko portaera eta errespetu-ohiturak berrenganatzen dituzte, irudimena eta fantasia lantzen dute, oroimena lantzen dute, eta abar. Jolasei esker, inguruarekin komunikatzen ikasten dute.