ONGI ETORRIAK!!!
Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.
Mostrando entradas con la etiqueta Jolasekin egin daitekena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jolasekin egin daitekena. Mostrar todas las entradas

2011/11/02

Euskara eta jolasak

Jolasak hizkuntza ere bultzatzen du.
Jolasen bidez era aske batean ikasten du bere hizkuntza, gure kasuan euskara.

Umeak motibazio bat izaten du joalsak egiteko garaian, ongi pasatzen duelako eta askotan hori aprobetxatzen dugulako hizkuntza bat ezagutu eta bere erabilera sustatzeko.
Hori asko gertatzen da, aisialdiko ekintzak egiten direnean. Askok helburu bezela euskararen erabilera izaten dute hori.

Euskal jolasak erakutsiko dizkiegu, ezagutza bat lortzeko, beraientzat oharkabean izaten dena eta honekin beraien egunerokotasunera aplikatu eta hizkuntza horren erabilera egingo dute.

Metodo hau askotan erabiltzen da hezkuntza mailan, hizkuntza ezberdinak ikasteko.
Haurrei oso zaila egten zaie hizkuntzak ikastea edota ezagutzea ere, eta modu honetan hizkuntzaren modu ez formala irakatsiko diegu inkonszienteki. Erabiltzen hastean landuko da gramatika maila.

Kreatibitatea

Jolas kreatiboak adierazteko modu bat dira.
Bakoitzak bere
ideiak eta interesak adierazteko dira eta esperientzia gehiago izateko dela dio testuak.
Nik ez dut uste horrela denik guztiz, egia da bere interes eta ideiak adierazten dituela baina esperientziak adierazteko ez dut uste balio duenik.
Esperientziak beste modu batez adierazten dituzte, hitz egiten dutenean, margotzen dutenean, baina ez jolasten zerbait eratzen edo imitatzen.
Jolas hauek, normalki, psikomotrizitate gelan egiten dira gehien bat eskoletan.
Hemen umeak askatasuna duelako nahi duena egin eta sortzeko bertan dagoen materialarekin.
Bertan, material ezberdina ematen zaio eta beraiek ikusitakoaz edo ideiez imitazioak egiten dituzte edo baita sinbolizazio batzuk.
Jolas sinbolikoak erabiltzen dituzte gehien bat jolasteko askatasuna dutenean eta ongi dago beraien kabuz uztea baina ez guztiz ere.

Ez zait egokia iruditzen, saio hau iristen denean irakaslea gelaren izkin batean gelditu eta beraiekin parte ez hartzea.
Egia da askatasuna utzi behar zaiela eta ezin duzula bera gauzak egitera gidatu baina bere ideiekin ere jolas dezake baita lagundu ere. Hauek egokiak dira bai ezindu eta ume guztientzat. Ezinduei asko laguntzen diote bere garapena aurrera eramaten.

Nik kreatibitate hau gelan sartuko nuke. Gelan, saioa programatuta dago eta umeari ez zaio askatasunik uzten ariketak egiteko garaian.
Txokoetan banatzen dira eta bakoitzean badute zeregina, sukalde txokoan izan ezik.
Liburutegian, gaiari buruzko fitxak betetzen dituzte. Jolas txokoan, beraiek aukeratutako jolasa erabiltzen dute eta margotegian, fitxak egiten dituzte marrazketa lantzeko.
Nik margotegian marrazki librea utziko nieke, horrela beraiek nahi dutena adierazteko askatasuna emango diegu, sentimenduak, espresioak…
Hau guztia ezin dugu ebaluatu beste guztia egiten den bezala.
Umeak bere barrukoa adierazten du honetan.
Ezin dugu bere erabakia edo ideia ebaluatu, berea delako et horrekin min egingo diogulako. Laguntza eman daiteke baina ez ebaluaketa edo konparaketa bat, bere adierazteko modu bat baita.

Musika

 

Musika eta jolasak bat eginda etortzen zaizkio umeari. Jolas guztiek dute abesti eta letra baten bat.
Txikitatik hasten dira
musikarekin kontaktu zuzena izaten. Hasiera batetan tripan daudenean musika jartzea ona dela esaten dute. Jaiotakoan ere musika jartzeak umea lasaitzen du eta geroz eta gehiago dira musikoterapia erabiltzen dutenak.Musikoterapiak, eragina dauka umeen garatzeko eta ikasteko prozesuetan. Ume ezinduekin erabiltzen da aurrerapenak egiteko eta gehien bat beraien hezkuntzan aurrerapenak izateko, beraiek beraien kabuz sentimendu, nahiak adierazteko, modu batetan bere barruak asetzeko.
Musika bidez gauzak adierazten dira, eta horregatik umeei honen erabilera edo honen ezagupena ematen zaie txikitatik, hasieran entzuten eta gero hitz egiten ikasten dutenean, jolasen abestiekin eta abar.
Musika lau urterekin hasten dira eskolan esperimentatzen ikasgai bezala baina kontziente ez dira lehenago ere erabilera hori egiten dutela pailazoen abesti bat ikastean edo jolas baterako abestiak ikastean, soka saltokoak, olerkiak abestean, eskolan gaiarekin zerikusia duten abestiak…gauza asko dira musikarekin erlazionatuta eta konturatu gabe inguratzen gaituena.

Liburuak

Jolasetaz hitz egiten dugunean, beti pentsatzen dugu, fisikoa den zerbaitetan baina ez da hori soilik.
Aisialdian gauza asko egin daitezke eta ez dira denak jolas fisikoak izan behar, badaude beste gauza asko ere jolasak izan daitezkeenak eta fisikoak ez direnak.
Haurrentzat adibidez, margotzea jolastea da eta baita liburuak
irakurtzea ere.
Egiten den mailaren arabera jolas bezala hartu daiteke edo ez.
Haurrei normalki gehiena jolas moduan egiten zaie beraien interesa mantentzeko eta bere garpenean laguntzen diotelako.
Askok liburuak irakurtzea ez dute jolas bezala ikusten, baino jolasak ez dira soilik fisikoak edo bideojokoak. Jolas kontzeptua gauza askori jarri diezaiokegu, umeak goxotasun batekin hartzen dituen liburuak ematen dizkiogunean, berak beretzako momentu lasai hori hartzen du eta jolas bezala hartzen du horren irakurketa, nahiz eta marrazkiak begiratzeko izan eta beraien imajinazioa eta arlo espaziala garatu. Horretan laguntzen dio liburuak umeari eta gainera jolas moduan egiten badugu eta beraien gustuak errespetatuz askoz gogo gehiagorekin egingo dute ekintza hau. Beraiek ez badakite irakurtzen, heldu batek irakurriko dio, berak marrazkiak ikusiko ditu.
Gainera geroz eta gehiago erabiltzen da irakurketa jolas moduan eta gauza gehiago prestatzen dira haurrentzat, marrazki gehiagorekin, beraiek hori ikusten dutelako, eta ordenagailurako jolasetan irakurketa sartzen hasi dira.