ONGI ETORRIAK!!!
Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.

2011/11/02

Euskara eta jolasak

Jolasak hizkuntza ere bultzatzen du.
Jolasen bidez era aske batean ikasten du bere hizkuntza, gure kasuan euskara.

Umeak motibazio bat izaten du joalsak egiteko garaian, ongi pasatzen duelako eta askotan hori aprobetxatzen dugulako hizkuntza bat ezagutu eta bere erabilera sustatzeko.
Hori asko gertatzen da, aisialdiko ekintzak egiten direnean. Askok helburu bezela euskararen erabilera izaten dute hori.

Euskal jolasak erakutsiko dizkiegu, ezagutza bat lortzeko, beraientzat oharkabean izaten dena eta honekin beraien egunerokotasunera aplikatu eta hizkuntza horren erabilera egingo dute.

Metodo hau askotan erabiltzen da hezkuntza mailan, hizkuntza ezberdinak ikasteko.
Haurrei oso zaila egten zaie hizkuntzak ikastea edota ezagutzea ere, eta modu honetan hizkuntzaren modu ez formala irakatsiko diegu inkonszienteki. Erabiltzen hastean landuko da gramatika maila.

Kreatibitatea

Jolas kreatiboak adierazteko modu bat dira.
Bakoitzak bere
ideiak eta interesak adierazteko dira eta esperientzia gehiago izateko dela dio testuak.
Nik ez dut uste horrela denik guztiz, egia da bere interes eta ideiak adierazten dituela baina esperientziak adierazteko ez dut uste balio duenik.
Esperientziak beste modu batez adierazten dituzte, hitz egiten dutenean, margotzen dutenean, baina ez jolasten zerbait eratzen edo imitatzen.
Jolas hauek, normalki, psikomotrizitate gelan egiten dira gehien bat eskoletan.
Hemen umeak askatasuna duelako nahi duena egin eta sortzeko bertan dagoen materialarekin.
Bertan, material ezberdina ematen zaio eta beraiek ikusitakoaz edo ideiez imitazioak egiten dituzte edo baita sinbolizazio batzuk.
Jolas sinbolikoak erabiltzen dituzte gehien bat jolasteko askatasuna dutenean eta ongi dago beraien kabuz uztea baina ez guztiz ere.

Ez zait egokia iruditzen, saio hau iristen denean irakaslea gelaren izkin batean gelditu eta beraiekin parte ez hartzea.
Egia da askatasuna utzi behar zaiela eta ezin duzula bera gauzak egitera gidatu baina bere ideiekin ere jolas dezake baita lagundu ere. Hauek egokiak dira bai ezindu eta ume guztientzat. Ezinduei asko laguntzen diote bere garapena aurrera eramaten.

Nik kreatibitate hau gelan sartuko nuke. Gelan, saioa programatuta dago eta umeari ez zaio askatasunik uzten ariketak egiteko garaian.
Txokoetan banatzen dira eta bakoitzean badute zeregina, sukalde txokoan izan ezik.
Liburutegian, gaiari buruzko fitxak betetzen dituzte. Jolas txokoan, beraiek aukeratutako jolasa erabiltzen dute eta margotegian, fitxak egiten dituzte marrazketa lantzeko.
Nik margotegian marrazki librea utziko nieke, horrela beraiek nahi dutena adierazteko askatasuna emango diegu, sentimenduak, espresioak…
Hau guztia ezin dugu ebaluatu beste guztia egiten den bezala.
Umeak bere barrukoa adierazten du honetan.
Ezin dugu bere erabakia edo ideia ebaluatu, berea delako et horrekin min egingo diogulako. Laguntza eman daiteke baina ez ebaluaketa edo konparaketa bat, bere adierazteko modu bat baita.

Musika

 

Musika eta jolasak bat eginda etortzen zaizkio umeari. Jolas guztiek dute abesti eta letra baten bat.
Txikitatik hasten dira
musikarekin kontaktu zuzena izaten. Hasiera batetan tripan daudenean musika jartzea ona dela esaten dute. Jaiotakoan ere musika jartzeak umea lasaitzen du eta geroz eta gehiago dira musikoterapia erabiltzen dutenak.Musikoterapiak, eragina dauka umeen garatzeko eta ikasteko prozesuetan. Ume ezinduekin erabiltzen da aurrerapenak egiteko eta gehien bat beraien hezkuntzan aurrerapenak izateko, beraiek beraien kabuz sentimendu, nahiak adierazteko, modu batetan bere barruak asetzeko.
Musika bidez gauzak adierazten dira, eta horregatik umeei honen erabilera edo honen ezagupena ematen zaie txikitatik, hasieran entzuten eta gero hitz egiten ikasten dutenean, jolasen abestiekin eta abar.
Musika lau urterekin hasten dira eskolan esperimentatzen ikasgai bezala baina kontziente ez dira lehenago ere erabilera hori egiten dutela pailazoen abesti bat ikastean edo jolas baterako abestiak ikastean, soka saltokoak, olerkiak abestean, eskolan gaiarekin zerikusia duten abestiak…gauza asko dira musikarekin erlazionatuta eta konturatu gabe inguratzen gaituena.

Liburuak

Jolasetaz hitz egiten dugunean, beti pentsatzen dugu, fisikoa den zerbaitetan baina ez da hori soilik.
Aisialdian gauza asko egin daitezke eta ez dira denak jolas fisikoak izan behar, badaude beste gauza asko ere jolasak izan daitezkeenak eta fisikoak ez direnak.
Haurrentzat adibidez, margotzea jolastea da eta baita liburuak
irakurtzea ere.
Egiten den mailaren arabera jolas bezala hartu daiteke edo ez.
Haurrei normalki gehiena jolas moduan egiten zaie beraien interesa mantentzeko eta bere garpenean laguntzen diotelako.
Askok liburuak irakurtzea ez dute jolas bezala ikusten, baino jolasak ez dira soilik fisikoak edo bideojokoak. Jolas kontzeptua gauza askori jarri diezaiokegu, umeak goxotasun batekin hartzen dituen liburuak ematen dizkiogunean, berak beretzako momentu lasai hori hartzen du eta jolas bezala hartzen du horren irakurketa, nahiz eta marrazkiak begiratzeko izan eta beraien imajinazioa eta arlo espaziala garatu. Horretan laguntzen dio liburuak umeari eta gainera jolas moduan egiten badugu eta beraien gustuak errespetatuz askoz gogo gehiagorekin egingo dute ekintza hau. Beraiek ez badakite irakurtzen, heldu batek irakurriko dio, berak marrazkiak ikusiko ditu.
Gainera geroz eta gehiago erabiltzen da irakurketa jolas moduan eta gauza gehiago prestatzen dira haurrentzat, marrazki gehiagorekin, beraiek hori ikusten dutelako, eta ordenagailurako jolasetan irakurketa sartzen hasi dira.

Hezitzaileen papera

Irakasle askok ez dute bere burua hezitzailetzat jotzen eta egia esan, batzuk ez dute paper hori betetzen.
Haurrak momentu guztian daude hezitzen eta nahiz eta gauza beratzat hartu, hezitzaile eta irakaslea, ez da kasu guztietan erabiltzen.

Hezitzaile hitza erabiltzen dugu gehien bat eskolaz kanpoko ekintzetarako.
Hezitzaileak beti izan behar du kontutan umearentzat erreferentzia hutsa dela eta beragandik ikasten dituztela gauza asko.
Hizkuntza mailan adibidez, euskara bultzatzen beti egingo zaio euskaraz eta jolasen bidez egin daiteke.
Jolasak azaltzen zaizkionean oso motel egingo zaie beraiek ekintza ondo ulertzeko, azalpena euskaraz emango zaie eta behin eta berriro emango zaie azalpen hori.
Hori egindakoan hezitzaileak jolasean jolastea gomendatzen dut, horrela beraiek, haurrak, jolastera bultzatuko duzu eta hori umeei transmititu behar zaie, baztertzen bazara beraiek ere ez dute jolastu nahiko.
Denbora librean jolasten dutenean ere beti egongo dira begira ea liskar bat gertatzen den eta horretan ere lagundu behar dute. Kasu honetan, beraien artean konpontzen duten ikusi eta horrela ez bada sartuko lirateke hori konpontzen laguntzera baina inoiz ez litzaioke arrazoia inori emango, ez baitakizu arazoa zergatik hasi den.
Hezkidetza ere bultzatuko zen ere, neskak futbolean jolastu nahi badu edo mutil batek goman, eta ez diote uzten sexu kontua dela eta, arazoa galdetu eta hezitzailea sartuko zen jolastera beraiekin eta horrela ume horiek jolas horietan jolastera sartuko lituzke.
Hezitzailearen papera ez da erraza, erreferentzi puntu bat baita umeentzat eta beti beraiengan pentsatu behar da, ezin duzu zuretan pentsatu gauzak egiterako garaian.

Jolas kooperatiboak

Jolas kooperatiboetan ume guztien partaidetza behar da eta guztiek elkarrekin lan egin behar dute. Izan ere, hortan datza jolas kooperatiboen oinarria, umeek bata bestearekin lagundu behar dira eta elkarrekin lan egin. Jolas kooperatibo bat hasi aurretik, beti istorio baten hasiera kontatzen da, eta jolasa historio horren jarraipena izan go da. Horrela umeek jolasteko gogo gehiago edukitzen dute eta gehiago sartzen dira jolasean jolasterako orduan.

Jolas mota hauen helburua umeek elkarri laguntzea da. Izan ere, umeak txikiak direnean oso egoistak eta egozentristak izaten dira, eta bakarrik egin nahi dute haiek nahi dutena, eta ez dira inoiz beste baten lekuan ipintzen. Orduan, jolas hauetara jolasten dutenean, besteei laguntzearen garrantziaz eta kooperazioaren garrantziaz ohartzen dira.
Horregatik jolas hauek geletan umeekin lantzeko aukera izatea lagungarria izaten da ikasleen arteko harremanak sortzeko eta umeek elkarri laguntzeko.

Jolas simbolikoa

Noiz ematen da jolas sinbolikoa?


Jolas sinbolikoa umeen lehenengo urteetan jolasik nabarmenena da. Beraz, umeek Haur Hezkuntzan daudenean jolas mota garrantzitsuena da. Izan ere, jolas sinbolikoaren etapa umeek 6 urte bete arte irauten du.


Zer da jolas sinbolikoa?


Jolas sinbolikoen bidez, umeek haien emozioak eta desioak adierazteko aukera izaten dute. Horretarako haientzako ezagunak diren jokabideak edo egoerak imitatzen dituzte. Adibidez, umeek ama eta aitetara jolasten dutenean jolas sinboliko bat burutzen ari dira, eta jolas hori amen eta aiten jokabideak imitatzean oinarritzen da. Eta jolas mota honen ondorioz umeak gaitasun edo ikasketa desberdin asko garatu dezake: umea sukaldean jolasten aritzen bada, sukaldeko elementu ez berdinak nola erabiltzen diren ikasiko du tresna horiek manipulatuz, eta janari desberdinak bereizten ikasiko du eta haien propietateak zeintzuk diren bereiztuko ditu.




Piagetek izan zen jolas honi garrantzia eman zion pertsonaia. Beraren ustetan jolas mota hau umeari barruko sentimenduak adierazteko, arazoak konpontzeko, beharrak asetzeko eta errolak aldatzeko baliogarria suertatzen zaie.



Jean Piaget


Errolen aldaketa oso baliagarria izaten da umeek bere burua besteen lekuan ipintzeko, eta horrek, besteen jarrera eta arazoak ulertzeko erreztasunak emago dizkie umeei nagusiak egiten direnean. Errolen bidez umeek beste pertsona baten ezaugarriak imitatu ahal dituzte eta horrela ikasten dute pertsona guztiak ez direla berdinak eta, garrantzitsuena, ez direla umeak nahi duen bezala izan behar.
Jolas sinbolikoak ere umeen arteko harremana sortzea erraztun du. Hau, umeek sukalder jolasteko hitz egin beharko dute zer egingo duten adosteko. Ondorioz, haien arteko harremana sortzen da eta hizkuntza ere garatzen da.
Hau guztia ikusita, Haur Hezkuntzako geletan jolas sinbolikoari garrantzia eman behar zaiola uste dudala esan behar dut, ume bakoitzeko garapenean oso lagungarria iruditzen zaidalako.

Jolas heuristikoa

Jolas Heuristikoa, 0-3ko eskolan garatzen da, 12 hilabetetik 20-24 hilabeteetara
hain zuzen ere. Talde txikian egiteko jolasa da. Haurren bapateko ekintzak erabiltzen
dira jolasean. Era berean, pentsamendua, hizkuntza, erlazio pertsonalak eta haurren
ekintzak estrukturatzen laguntzen du. Bi fase ditu: lehendabizikoan, haurrek materiala
aztertzen dute eta objektu batzuk besteekin konbinatzen dituzte. Bigarrenean aldiz,
hezitzaileak gidaturik eta era antolatu batean, haurrek materiala jasotzen dute. Hala
eta guztiz ere, aipatu behar da jolas heuristikoak ez dituela normalean eskolan egiten
diren gainontzeko ekintzak alde batera uzten.
Materiala: hiru material mota daude, objektuak, edukiontziak eta poltsak.
Erabilera ludiko jakin bat ez duten objektuak erabiltzen dira, baina elkarren artean
konbinatzeko errezak direnak: naturatik jasotakoak, etxean, dendetan e.a.-etan
bilatutakoak, jokuarentzat espreski eginak edo erositakoak. Zenbat eta aukera
zabalagoa izan, orduan eta konbinazio handiagoak eskeini ahal izango dira.
Edukiontziak bere barnean edozein gauza gordetzeko prestatuak egon behar
dira: edukiera sakona, gogorrak eta haurrek errez erabiltzeko prestatuak.
Poltsak telazkoak izango dira eta irekigunea josita egotea komenigarria da
identifikatzeko errazagoa suerta dadin. Poltsek bi funtzio nagusi izango dituzte: jolas
materialak txukun gordeta izateko eta jokuak irauten duen bitartean, materialak jaso
ahal izateko.

Sesio baten garapena: sesio bakoitzaren hasieran, irakasleak jokua garatuko
den gela prestatuko du; erabiliko ez den material guztia alde batera utzi eta jolas
heuristikoan beharrezko izango den espazioa sortuko du. Hiru edo lau objektu mota
aukeratuko ditu. Poltsetatik objektu mota bakoitzeko unitateak atera eta edukiontziak
prestatuko ditu. Gelako lurrean, distantzi berdinera dauden bost puntu ezberdinetan
edukiontziak kokatuko ditu. Beste tokietan aukeratutako objektuak utziko ditu, poltsak
jaso egingo dituelarik.

Hezitzaileak haurraren garapenaren kontrola eraman behar du, hori
behaketaren eta apunteen laguntzaz egingo du. Lasaitasunez behatu behar du haurren
ekintza eta honen bidez taldearen ikuspegi globalaren ideia atera dezake. Bera gelako
aulki batean eseriko da, non hau, estrategikoki kokatua egongo den gelako ikuspuntu
osoa hartzen duena eta, haurrek ere bera ikusteko arazorik izango ez dutena. Al duen
gutxien mugituko da, beharrezko kasuetan salbu. Behatzailearen rola hartuko du
haurrak konturatu gabe noski, eta segurtasuna emango du bere presentziarekin soilik.
Hezitzaileak zer behatu behar duen jakin beharra du, horregatik puntu edo
pauta batzuk kontutan izan behar ditu hala nola,
- kontzentraziorako kapazitatea,
- jolasean parte hartzen duen,
- materialak nahasten dituen edota aspertzen den,
- jasotzeko garaian parte hartzen duen ,
- iniziatiba duen,
- jolaserako giro lasaia eta isilezkoa mantentzen duen,
- beste haurren presentzia onartu eta errespetatzen duen.
- ...
Haurrak askatasun osoz ariko dira objektuekin jardunean, aztertzen eta
bakoitzak bere modura konbinatzen. Ondoren, gerta daitezkeen ekintza batzuk
aipatuko ditut:
ireki-itxi…
sartu-atera…
gehitu,pilatu…
jaurtiki…
banatu…
kolpatu…
itsasi…
biratu arazi…
poteari dagokion tapa aurkitu…
etab.
Bigarren zatian, objektuak jasotzen dira. Haurrek lurrean dauden objektuak hartu
eta bakoitza dagokion poltsan sartuko dituzte irakaslearen laguntzaz. Atal honetan,
helduen lana da haurren zereginaren nondik norakoa bideratzea. Haurren
mugikortasuna lantzen du, objektu gehienetarako toki batetik bestera joateko ekintza
burutu beharko baita. Pentsamendua estrukturatzen lagunduko die objektu bakoitza
dagokion poltsan sartzeko sailkatzen dituztenean. Hasierako zatian ez bezala, non
helduak begirale ixilaren rola betetzen zuen, oraingoan bere hitzek haurren ekintzak
zuzenduko ditu.
Familiaren laguntza eta inplikazioa ere garrantzitsua dela azpimarratu behar
dugu bai materiala lortzeko garaian, bai ideia berriak emateko garaian ere.
Hezitzaileok gonbidapena luzatuko genieke.
Saio hauek astean bi aldiz egitea komenigarria litzateke eta 20-30 minutuko
iraupena izango dute. Iraupena malgua izango da, haurren jarreraren arabera. Haurrak
aspertzen hasten badira edota interesa galdu dutela jabetu bagara, saioa bukatutzat
emango dugu. Gustura ari badira aldiz, pixka bat luzatu daitezke baina, jasotzerako
orduan ere gustura arituko direla ziurtatuz.

Teoria hau guztia alde batera utziaz eta praktikan pixka batean murgilduz, zera
aipatu behar da, haurrei eskeintzen dizkiegun materialak funtsezko garrantzia dutela.
Hau da, kontutan izan behar dugu zein material eskeintzen dizkiegun, berauek egokiak
diren, kopuruak nahikoa diren, ditugun helburuak lortzeko bat datozen...
Jolas honekin hartueman gehiago izan dudanean “arazotxo” batetaz ohartu
naiz: hasiera batean haurrei jolas hau aurkezten diezunean, oso arretatsu eta
kontzentratuta egoten direla, dena berria baita beraientzat. Baina denbora iragan ahala
zeraz konturatzen zara, haurrak aspertzera iritsi daitezkeela beti material berdina
manipulatzeaz edo esperimentatzeaz. Beraz, maiztasun batez materialak aldatu egin
behar dira, haurrak aspertzen hasiak direlako, motibaziorik sortzen ez dielako edota
interesa beste leku batean jarria dutelako...

Aurreko argazkietan ikusten den bezala, batzuetan haurrak ez dute eskeinitako
materialarekin interes handirik agertzen, hau aspertzearen seinale garbi bat izan
daiteke. Beraz, beste aukeren bila joaten dira, txirristara, sukalde txokora; gertatu ohi
izan da ere haurrek beste nonbait izatea euren interesa une horretan. Adibide bat
jartzearren, azkeneko argazkian argi ikusten da egun horretako kazkabarra saioak,
normala den bezala, askoz ere interes handiagoa zuela jolas heuristikoak baino....
honekin zera esan nahi dut, badaudela egoera batzuk kontrolaezinak direnak, ez
daudenak hezitzailearen esku, beraz, normala den bezala, beti ere ez da batek nahi
lukeen bezain ongi ateratzen jolasa hau, haurrei arreta beste zerbaitek edo norbaitek
sortarazten dienean behintzat.
Manipulatzeaz aspertu diren egoeren aurrean soluziorik onena materialaren
aldaketa da, interes berriak piztea, esperientzi berriak eskeintzea...
Gerta daiteke ere haur batzuei material mota batek bere textura edo taktua,
itxura, ... e.a-engaitik ez erakartzea, adibidez Telmok ez du inoiz zapiekin jolasten,
seguruenik ez zaio taktua gustatzen...
Hala eta guztiz ere garrantzitsua da jolasa noiz amaitu behar den jakitea.
Haurrei ez zaie sekulan jolas honetara jolastea behartu behar, beraz, taldea oso
motibatuta ez dagoenean, bigarren fasera pasatzea komenigarria da, hau da, material
bakoitza bere zakuan jasotzearena. Geroz eta arrakasta gutxiago baldin badu jolasak
astean bi egunetan burutu ordez, astean behin burutzera pasa beharko litzatekeela
uste dut.

Bideo interesgarriak